ETAREN HAUTSA (edición en euskera)

Author: Joseba Zulaika

Euskadi ta Askatasuna. ETAren hasiera behartu zuen Askatasuna, eta bere amaiera ere behartu du. ‘Beste’ nagusirik ez dago jada. ETAren su-etenak horixe dio: gure esku dago guztia. Badugu parlamentua, alderdi politikoak eta elkarteak, eta dakigu esku altxatuak kontatzen zeren alde dauden. Gure arazoa zein da? Besarkada historikorako ordua da. Euskal berpizkunde berri bat da galdutakoen memoria erredimetzeko modu bakarra.

Errazena litzateke esan ETA ‘terrorismoa’ besterik ez dela, ez duela zerikusirik gurekin, eta kito. Baina hasieratik eta gaur arte ETA gurea izan da, euskal gizarte osoarena. ETAk su-etenaren ondoren behin-betiko agur esatea ere gizartearen erantzukizuna da neurri batean. Zer egiten dugu orain ETAren hondakinekin?

Hausnarketa ausart honek su-etenaren inguruan politikaren premia aldarrikatu nahi du, politika aurreko esparrura garamatza eta errealitateak izaera askotarikoa duela azpimarratzen digu. Hargatik, errealitatera behar bezala hurbiltzeko, talaia askotatik begiratu beharko diogu, batzuek munstro gisa eta besteek utopia baten itxura emandakoari benetako aurpegia ikusteko.

VER PRECIO EN AMAZON

Reviews

There are no reviews yet.

Be the first to review “ETAREN HAUTSA (edición en euskera)”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *